Petronorrek Lanbide Heziketarako 35 beka plazaratu

Lanbide Heziketarako 35 beka, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako  hiritarrentzat
Lanbide Heziketarako 35 beka, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako hiritarrentzat
Petronorrek Lanbide Heziketarako 35 beka eskaintzen dituen programarako deia zabaldu du, LH hezkuntza-aukeratzat sustatu eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako gazteen enplegagarritasuna eta lan-munduratzeko gaitasuna hobetzeko asmotan.

Aipatu 35 bekak Gradu Ertaineko nahiz Goi-mailako Graduko Preskuntza Zikloetara bideratuko dira, Petronorri dagozkion espezialitateetan. Beka bakoitza 800 euro bestekoa da. Beken %10 izango dira, %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten ikasleentzat. Gainera, deialdiko bi ikaslerik onenek 800na euroko bonus gehigarri bat jasoko dute, egindako ahaleginaren esker onez.

Parte hartzeko interesik duten ikasleek becasfp.petronor.com webgunearen bitartez egin ahal izango dute eskabidea, 2017ko uztailaren 26tik urriaren 16 arte.

LH-programa hau 2008an indarrean jarri zenetik, honezkero 476 izan dira, hiru udalerrietan, Gradu Ertaineko edo Goi-mailako Graduko bekaren bat jaso duten ikasleak, zeinetatik 35 emakumeak izan diren. Egindako inbertsioa osoa 930.000 euro ingurukoa izan da.



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR