Zierbenak ezin izan dio brontzeari eutsi

Zierbenako trainerua
Urdaibaik nagusi asko irabazi du, gaur eguerdian, Castro Urdialesko eremuan, Espainiako Traineru Txapelketa. Hondarribia bigarren postuaz jabetu da zailtasun handirik gabe, eta Zierbenak ezin izan dio eutsi, Orioren mesedetan, atzo arratsaldeko erlojupekoan lortu zuen hirugarren denborarik onenari.

Sekulako lehen luzea egin ostean, Urdaibai-Bermeoko Bou Bizkaia (19.46.46) traineruak irabazi du, laugarren bider, Espainiako Traineru Txapelketa. Hondarribiak (20.00.80) ezin izan du ezein unetan bermeotarren garaipena arriskutan jarri, eta Orioren (20.14.89) zein Zierbenaren (20.15.10) arteko erronka partikularra, galipoen kaltetan suertatu da, hamarrekotan baino izan ez bada ere.

Espainiako Traineruen Txapelketa honek frogatu du, besteak beste, euskal arraun-taldeen nasusitasuna tosta finkoan.