Frogak 3. Plantan energia eraginkortasuna hobetzeko

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur, 13:30etatik aurrera, 3. Plantako galdara batean froga berriak egingo direla, iraunkortasunaren aldeko apustuan energia eraginkortasuna hobetzeko. Froga hauetako batzuk ohikoa den baino zarata gehiago eragin dezakete, batez ere 16:30etatik 19:30etara.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.