400 pertsona baino gehiagok Abantoren VIII. Mendi Ibilaldian parte hartu zuten atzo

Mendizaleak, atzo, ibilaldian zehar.
Guztira, 402 pertsonek Abanto-Zierbenaren Mendi Ibilaldiaren zortzigarren edizioan parte hartu zuten atzo. Aurten, berritasun gisa, 10 kilometroko ibilbidea antolatu da familientzako.  

Gallarreta Mendi Taldeak antolatutako eta, Abanto-Zierbenako Udalaren, Petronorren zein Deiaren laguntzaz egindako, lehia xederik gabeko froga hau goizeko 8:00etan irten zen Gallartako Eusko Gudariak Plazatik, Euskadi zein Kantabriako 40 herrietatik etorritako mendizaleekin. 198 pertsonek ibilaldi motza egin zuten (23km) eta 98 luzea (35km); %25a abantoarrak ziren. Familientzako ibilaldian  (10km) 106 ibiltarik parte hartu zuten.

Montse Vazquez bilbotarrak eta Las Karreraseko Carlos Jimenezek ibilaldi luzea amaitu zuten lehenak izan ziren. Bilboko Jose Luis Pozo eta Sopuertako Eduardo Calleja izan ziren ibilaldi motza bukatu zuten lehenak. Familientzako ibilaldiari dagokionez, Peio eta Unax heldu ziren lehenak izan ziren.