Petronorrek prestakuntza teknikoa sustatuko du neska ikasle gazteen artean

Jardunaldiaren kartela.
“Mugarik gabeko etorkizuna gure alabentzat”  izenburupean, Petronorrek jardunaldia antolatuko du asteazkenean, urriak 25, AEDekin eta Somorrostro Prestakuntza Zentroarekin batera, neska ikasle gazteei bizitza profesionala eta pertsonala esparru teknologikoan eta industrialean garatzera animatzeko.

Jardunaldian, karrera profesionala lanpostu teknikoetan garatu duten hainbat emakumeren esperientziak ezagutzeko aukera izango da. Adibidez, Lourdes Ubieta Amategiko Garraio eta Kalitate sailaren zuzendariak nolako prestakuntza duen eta egungo bere lana zertan den adieraziko du, eta Petronorren lan egiten duten Francisco Javier Garcia Huete eta Irati Garcia Martin aita-alabek beren esperientzia pertsonala eta lan-esperientzia azalduko dituzte.

Era berean, Javier Laiseca Somorrostro Prestakuntza Zentroaren zuzendariak neska ikasleen prestakuntza teknikoari buruzko ikuspegi akademikoa eskainiko du, eta Petronorren izenean, Rosalia Ferreñok konpainiaren beka-programaren berri emango du.

Prentsa Oharra, hemen.