Hobeto prestakuntza, opariak baino

“Gure langileentzako oparietarako aurrekonturen bat izatea aurreikusi baduzue, prestakuntzaren, entrenamenduaren edo hornikuntzaren bidez, segurtasuna hobetzera zuzendu dezazuen iradokitzen dizuegu”, esan du Miguel Martin Gutierrez Petronorren zuzendari nagusiak bere hornitzaileei bidalitako gutunean.

Findegiak uste du, opariak prestakuntzagatik, bereziki segurtasunera bideratuta dagoenagatik, trukatzea “jarduera arduratsua, zintzoa, etikoa eta gardena”  izango dela, “guztiontzako lan inguru seguruagoa eta osasungarriagoa”  bultzatzen duen bitartean.

Zuzendari nagusiaren gutunak enpresak bere langileen artean “zintzotasun, erantzukizun, gardentasun, malgutasun eta berrikuntza”  baloreak barneratzeko esfortzua egin duela gogoratzen du. Gainera, kultura hori findegiaren hormetatik kanpo zabaldu nahi da, bere hornitzaileen artean finkatzeko.