Lan eta Justizia Sailburuaren bisita

Maria Jesus San Jose eta Emiliano Lopez Atxurra, Petronorren.
Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia Sailburuak Petronor bisitatu du, Emiliano Lopez Atxurra konpainiaren presidenteak ongi etorria egin diolarik. Besteak beste, “Enpresa osasungarria” programa izan da sakon-sakon aztertu diren gaietako bat.

Definizioaren arabera, Enpresa Osasungarriari atxikitako “lan-ingurunean, langileek eta nagusiek lankidetzan dihardute etengabeko hobekuntza-prozesuan, langileen osasuna, ongizatea eta segurtasuna sustatu eta babesteko”.

Petronorrek Enpresa Osasungarrien aldeko Luxenburgoko Adierazpenarekin bat egin zuen 2016an, eta harez geroztik, Lantokian Osasuna Sustatzeko Europako Sareko partaidea da.

Sailaren izenean, Sailburuarekin batera etorri dira Jon Azkue Lan eta Gizarte-Segurantzako sailburuordea eta Alberto Alonso Osalanen zuzendari nagusia. Petronorren aldetik, presidentearen ondoan parte hartu dute bileran Andreu Puñet kontseilari ordezkariak eta Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa Harremanen zuzendariak.