Top Enpresa Topaketa, Petronorren

Top Enpresa Topaketaren partaideak, Petronorren.
Bizkaiko enpresetako hogeita hamar bat ordezkarik parte hartu zuten atzo, CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak, Petronorren, antolatutako 2017 Top Enpresa Topaketa programan.

Top Enpresa Topaketa hezkuntza truke foroa da, esperientzia arrakastatsu eta berritzaileetara heltzea ahalbidetzen duena, lehiakortasuna hobetzeko helburuz.

Petronorrek garatutako programa –Koldo Gonzalez de Audikana Erosketa eta Kontratu buruak parte hartzaileei ezagutarazi ziena- erosketa prozesuaren digitalizazioa izan zen. Petronorrek sortu eta aztertutako proiektua da, “kultura” mugak apurtzea bilatzen duena, barne kudeaketa eta lehiakortasuna hobetu, eta hornitzaileekin lankidetza estrategian sakondu.

Aldez aurretik, sarrera moduan, Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Berritasun zuzendariak Finketa sektoreaz informatu zuen, baita merkatu globalaz eta Petronorren industria ekintza moldatzen den parametroz.

Bilera amaitu ostean, partehartzaile guztiek aukera izan zuten Findegiko instalaziorik adierazgarrienak ezagutzeko.