Petronor Gurutze Gorriaren Jostailu Bilketa Kanpainara gehitu da

Kanpainaren kartela.
Petronor Bizkaiko Gurutze Gorriaren “bere ESKUBIDEAK JOKOAN” Jostailu Berrien Bilketa Kanpainara gehitu da. Ekimen honetan lagundu nahi duten langileek abenduaren 17ra arte daukate findegian prestatutako lekuetan jostailuak uzteko.

Jostailu berri, belikoak eta sexistak ez direnak biltzeko kutxak jarri dira hurrengo lekuetan: sarbide kontrolean, bulego orokorren sarreran, B Gunean (kontratisten zonaldea) eta Muñatones Jauregian.

Iaz 6.329 jostailu bildu ziren kanpaina honekin eta Bizkaian kalteberatasun egoeran dauden 2.286 umeen artean banatu ziren.

Parte hartu Gabonetan oparirik gabeko umerik ez egoteko.