- Lantegiko gune kritikoak bistaratu eta irrati sistemak nahiz zirkuitu itxiko kamerak ikuskatzea ahalbidetzen duen kontrol sistema berri bat instalatu da.
- Oraingo honek bat egin du urte hasierako Etenaldian egindako 49 milioi euroko inbertsioarekin.
Petronorrek beste inbertsio bat egin du instalazioak modernizatzeko. Aurtengo urtarrileko Etenaldian egin zuen 49 milioi euroko inbertsioari jarraipena emanez, orain beste 8,5 milioi inbertitu ditu kontrol gela berrian.
Findegiko kontrol-gela bertan egiten diren prozesu guztiak kontrolatzen dituen “garuna” da, eta hor erregistratzen dira prozesu horiei dagozkien aldagai guzti-guztiak ere.
Orain arte, Petronorrek bi kontrol-gela zituen lan hori aurrera ateratzeko, baina hemendik aurrera, kontrol-gela bakarra izango du, sakabanatutako kontrol-sistema bakarrarekin, garrantzi handiko jauzi teknologikoa egin ondoren.
Zehazkiago esanda, sistemaren eraberritze teknologiko osoa egin da, sistema berri bat instalatuz, eta kontsolako estazioak, irrati sistemak nahiz kontrol-gelan instalatutako pantailen bitartez operadoreei lantegiko gune kritikoak bistaratzea ahalbidetzen dien findegi osoko telebista-zirkuitu itxiko kamerak ere berritu dira.
Petronorri buruz
Petronorrek, urtean 12.000.000 tonako produkzio ahalmena duela, Espainiako findegirik handiena da. Plantillan 928 langile ditu, eta beste 6.200 pertsonarentzako zeharkako enplegua sortzen du. Azken bost urteotan, 1.200 milioi euroko guztizko inbertsioak egin ditu.
Petronorrek sortutako itsas-trafikoa Bilboko Portuko joan-etorri guztien % 40 da. Ekoizpenaren herena baino gehiago esportatzen du, hots, Bizkaian egindako esportazio guztien % 18,21, eta % 9,7ko pisua du Euskadiko ekoizpenaren guztizko balioan.
Ogasunari egindako urteko ekarpenaren batez besteko balioa 800 M€ ingurukoa da, hau da, Bizkaiko zerga-bilketa garbiaren % 12.