Petronorrek Juan Luis Goenagari buruzko liburu baten argitalpena babestu du 50. urteurrenean

Juan Luis Goenaga, Emiliano Lopez Atxurra, Marta Casares eta Mikel Lertxundi, gaur goizean.
  • Nerea argitaletxea arduratuko da 2018ko urrian zabalduko den lan hau editatu eta argitaratzeaz.
  • Mikel Lertxundiren testuak bilduz, liburua euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz argitaratuko da.

Petronorrek, 50. urteurreneko ekimenen barruan, Juan Luis Goenaga izenburuko liburua argitaratuko du margolari donostiarraren bizitza eta lana errepasatzeko. Kultura eta artearen arloko lanen argitalpenean esperientzia luze-luzea duen Nerea argitaletxea arduratuko da liburua editatu eta plazaratzeaz.

Liburua editatu eta argitaratzeko akordioa Donostian aurkeztu dute gaur Emiliano Lopez Atxurra Petronorren Presidenteak, Marta Casares Editorial Nerea argitaletxearen Kontseilari Ordezkariak, Juan Luis Goenagak berak eta liburuaren egile Mikel Lertxundi arte-historialariak. Ekitaldian izan dira, halaber, artistaren seme-alabak, Telmo eta Barbara, proiektuaren sustatzaileak.

Petronorrek artea eta kultura zabaltzearen aldeko konpromisoari eusten dio konpainiaren hastapenetatik. Horrexeri lotuta argitaratu ditu “Muñatones-Punta Lucero”, “Gure hegaztiak”, “Itxaskaria”, “Arrantzaria”, “Marcelo Gangoiti y Urrutia”, “San Martín de Muñatones, el Castillo, el Palacio, la Ermita” eta “Nudibranquios de la Costa Vasca” liburuak. Era berean, iaz, “Lazkano” izenburua daraman liburuaren argitalpena babestu zuen. Bergarako margolari errealistaren omenezko liburu hau Nerea argitaletxeak plazaratu zuen.

2017an, halaber, 100.000 bisita baino gehiago lortu zituen Koplowich bildumaren erakusketa babestu zuen Bilboko Arte Ederren Museoan. Gizartearen eta kulturaren aldeko konpromiso honi atxikita, 2018ko urrian mamituko den ekimen hau bultzatu du, findegiaren urteurrenaren barruan gauzatutako garrantzi korporatibo handiko ekimena, alegia.

Mikel Lertxundiren testuak bilduz, liburua euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz argitaratuko da, Bilboko Arte Ederren Museoan, Reina Sofia Museoan, Museo del Pradon eta beste hainbat arte-erakundetan lan egin duen Miguel Zugaza arte-historialari eta museografo ospetsuaren hitzaurreaz.

Juan Luis Goenaga

Goenaga 70eko hamarkadan nabarmendu zen eta euskal pinturako izenik handienetakoa bihurtu da gaur egun. Haren lanak euskal orografian eta kliman inspiratuta daude, sorterriarekin sentitzen duen atxikimendu sakona islatuz.

Bere estilo espresionista eta materikoak labar-pinturaren eta euskal paisaiaren eta mitologiaren inguruko gai etnografikoak lantzen ditu. Horietara distira gorri, berde eta hori biziekin konbinatutako tonalitate ilunen laguntzaz iristen da nagusiki.

Jardunean egindako ibilbide luzean, margolaria bikoteen munduaz eta biluztasunaz ere interesatu da, gai horien inguruko serieak eta erakusketak landu dituelarik.

Editorial Nerea argitaletxeari buruz

Editorial Nerea argitaletxea Donostia sortu zen 1987an, eta 25 urteko ibilbide honetan kalitate eta edertasun handiko liburuak argitaratu ditu.

Artea, arkitektura, historia, diseinua eta ondarearen zaharberritzeari buruzko liburugintzan espezializatuta egin duen ibilbide horretan, Nerea argitaletxeak hainbat sari irabazi ditu; besteak beste, Kultura Ministerioak Ongien Editatutako Liburuari emandako Saria edota Historiako Sari Nazionala, behin baino gehiagotan jaso dituena.

Argitaletxeak erakunde nahiz enpresentzako edizio mugatuak, argitalpen bereziak eta proiektu pertsonalizatuak lantzen ditu. Horien artekoa dugu Petronorrekiko akordioaren bidez editatu eta argitaratuko den Juan Luis Goenaga liburua.

Petronorri buruz

Petronor Bizkaian sortu zen 1968an euskal industrialari batzuen eskutik eta aurten 50. urteurrena ospatzen ari da. Gaur egun, Estatuko findegirik handiena da, eta 800 milioi euro inguruko batez besteko ekarpena egiten dio urtero Ogasunari.

Petronor Bizkaiko Muskiz herrian kokatuta dago, plantillan 940 langile ditu, eta beste 6.200 pertsonarentzako zeharkako enplegua sortzen du, Bilboko Portuko joan-etorri guztien % 40 baino gehiago eragiten duelarik.

Konpainiaren filosofiari jarraiki, Petronorrek inguruko kultur garapena bultzatzen du, hainbat erakunde eta antolakunderekin batera gauzatutako lankidetza bidezko jarduerak babestuz.