Petronorrek bezeroaren esperientzia digitalaren alde apustu egin du gasolindegietan

Petronor, Repsol eta Campsaren zerbitzuguneek komunikazioak modernizatzeko prozesua abiatu dute Vodafoneren eskutik, establezimenduen konektibitatea sustatu eta bezeroen esperientzia hobetzen lagunduko duten osagai digital berriak txertatzeko asmoz.  

Hartara, Petronorrek, Repsolek eta Campsak Espainian eta Portugalen zehar sakabanatuta dauzkaten 4.000 zerbitzugunek baino gehiagok hainbat teknologiaren bidez eskainitako komunikazioen azpiegitura hobetua dute dagoeneko. Vodafonek ezarritako datu-sareari esker, gasolindegian egindako transakzio elektroniko guztiak bermatzeaz gain, hainbat berreskuratze-plan abiarazi ahal izango ditu sarean gerta daitezkeen balizko matxura eta hondamendiei erantzuteko. Horrela, zerbitzugunea une oro komunikatuta egongo da, eta bezeroarentzako zerbitzua normaltasun osoz eskaini ahal izango du, sareari eragin diezaioketen gorabehera guztien gainetik.

Balio erantsiko zerbitzuak inplementatzea da Repsol Taldearen apustua –esparruen digitalizazioarekin eta saltoki-kontzeptu berriarekin batera–, eta horien laguntzaz, bezeroaren bisitaldiko esperientzia gogobetegarriagoa izatea espero da. Vodafonek era aktiboan parte hartu du, berrikitan Madrilgo Alberto Aguilera kalean inauguratu den flagship berriko sarea eta beharrezko teknologia hedatzeko lanetan, munduko lehendabiziko zerbitzugune iraunkorra bilakatu delarik. Bertan, Repsoleko bezeroek abiadura handiko WiFi sare batera konektatzeko aukera izango dute.

Ildo berean, Vodafonek pantaila digital ugariren hedapenean ere lagundu du, eta horrela, bezeroen gogobetetze-kioskoei esker, bezeroek jasotako zerbitzu eta arretaren inguruko gogobetetze-maila adierazi ahal izango dute. Horietan, halaber, Repsolek mugikorraren bidez ordaintzeko abian duen Waylet aplikazioa deskargatu ahal izango dute, eskaintza eta sustapen pertsonalizatuetara sartu, iruzkinak edo gogorabeherak adierazi edota denda horretan gertatutako ekintza puntualen inguruko informazioa jasotzeaz gain.