Antton Valverdek Lauaxeta omendu du Abanto-Zierbenan

Antton Valverde, Abanton.
Antton Valverde musikari eta konpositoreak kontzertua eskaini zuen, pasa den ostiralean, Abanto-Zierbenako Kultura Etxean, Petronorren 50. urteurrena dela eta.

Meatze-herri honek Antton Valverde musikari ospetsuaren isita jaso zuen ostiralean. Donostiarrak bere sorbaldan darama bizitza osoa musikari emana. Xabier Lete, Julen Lekuona, Lizardi edota Lauaxeta dira bere ibilbidea markatu duten izen garrantzitsuetako batzuk.

Errepertorioak, Lauaxetari omenaldia, pianoz, bertaratutako guztiak liluratu zituen, haien artean tokiko Udalaren ordezkariak.