Ardanza lehendakariak Petronor bisitatu du

Jose Antonio Ardanza eta Emiliano Lopez Atxurra, Petronorren.
Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria (1985-1999) Petronor bisitatu du. Bertan Emiliano Lopez Atxurra presidentearekin izan da. Ardanzak gertutik ezagutu nahi izan du findegiaren ekoizpen potentziala, bere eragina Bilboko Portuko trafikoan, azkeneko inbertsioak, enpleguaren garapena eta euskal Ogasunari egindako ekarpena.

Topaketa luzearen ostean eta Zuzendaritzako kideekin iritziak partekatu ondoren, Jose Antonio Ardanza, Manu Nuñez Ingeniaritza eta Garapeneko zuzendariarekin batera, findegiaren instalazio garrantzitsuenetarikoak ikusi ditu, Fuel-olioa Murrizteko Unitatea eta inauguratu berri den Kontrol Gela, besteak beste.