BTT Eskolen XIX. Topaketak 317 ume bildu ditu Muskizen

BTT Eskolen XIX. Topaketa, Muskizen.
Mendiz Mendi klubak, Petronorrek babesaz, BTT Eskolen XIX. Topaketa antolatu zuen larunbatean Muskizen. Bizkaia osoko, Kantabriako, Gaztela eta Leoneko, zein Errioxako klubetako 317 neska-mutilek hartu zuten parte.

Froga arratsaldeko 16:30etan, Muskizko Ikastolaren alboan, garatu zen. Mailatan banaturik (hasi berriak, txikiak, kimuak eta haurrak) txirrindulari txikiek 1.100km inguruko ibilbidea egin zuten eta nagusiek 1,600km-koa; adinaren arabera ibilbideari eman beharreko bueltak eta frogaren zailtasuna aldatzen zen.

Lasterketa amaitzerakoan eta anoa-postuan indarrak berreskuratu ostean, partaide guztiek garaikurra jaso zuten.