IX. Petronor Futbol-kanpusean parte hartu!

IX. Petronor Futbol-kanpusaren kartela.
Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek, 5-12 urte bitarteko umeentzako, antolatzen duten futbol-kanpusaren bederatzigarren edizioan izena emateko epea zabaldu da. Apuntatu nahi denak maiatzaren 31a baino lehen egin beharko du, www.bypeventosdeportivos.com webgunean.

Ohikoa denez kanpusa bi txandetan banatuko da. Lehena goizez egiten da, 9:45etatik 13:30tara, ekainaren 25etik 29ra, Mortueroko zelaian (Las Karreras). Bigarrena, uztailaren 2tik 13ra izango dena, goizez eta arratsaldez garatuko da, 9:45etatik 18:00etara, Muskizko El Maleconeko instalazioetan.

Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan erroldaturik dauden umeek zein Petronorren langileen seme-alabek beherapena izango dute matrikularen prezioan.

Izena eman, hemen.

Informazio gehiago, hemen.