Lopez Atxurra: “Ezin gara konformatu jaso dugun oinordekotza kudeatzearekin”

Emiliano López Atxurra, gaur, Cebek-en urteroko Enpresa Topaketan.
“Non ikasi daukagu, etxetik atera beharrik gabe. Koherentziaz jokatu besterik ez dugu egin behar, herentzia kudeatzera mugatu gabe. Jasotako herentziarekin arduraz jokatzeak erabakimena dakar, arriskua kudeatzen jakitea eta, batez ere, zorroztasunez eta ikuspegi irekiaz lan egitea” adierazi du Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak, gaur, Cebek-en urteroko Enpresa Topaketaren barruan.

Lopez Atxurraren iritziz: “Gure nagusien belaunaldiari esker lortu zuen gure Herriak, honaino iritsi eta planetako lekurik gehienetan nahi luketen ongizatearen gizartea izatea ahalbidetu digun ekosistema tekno-industriala. Baina erosotasunaren magalean, nondik gatozen ahazten hasiak gara, eta horrek arriskuan jar dezake gure ongizatea, baldin eta geure artean den mundu berri honetara moldatzen ez bagara. Betiere kontuan izanda herrialdeak horniketa-kateak osotasunean hartuta lehiatzen direla.” 

Petronorren presidentearen ustez: “aldarrikatu beharreko kapital erraldoia daukagu: pertsonak. Aldarrikatzeak bizitzeko aukerak eskaintzeko moduko giroa sortzea dakar, eta horretarako bitamina nagusia, askatasunez pentsatzeko, lankidetzan jarduteko eta ekimenaren eta ahaleginaren balioa aintzat hartzeko baldintza sozialak sortzea da.” 

Emiliano Lopez Atxurrak parte hartu du, Cristina Garmendia Ecotec-en presidentea eta Gorka Díez Bridgestone-ren zuzendariarekin batera, Ignacio Marco Gardoquik Euskalduna Jauregian aurkeztu duen mahai-inguruan.

Hitzaldi osoa, hemen.