José Ignacio Zudaire, Bilboko Ganberaren presidenteordea

José Ángel Corres eta José Ignacio Zudaire.
José Ignacio Zudaire, Petronorreko Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen Zuzendaria, Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren lehen presidenteorde aukeratu zuten atzo.

Hautaketa korporazioaren osoko bilkuran egin zen. Bertan bildutako hirurogei batzarkideek José Ángel Corres presidente karguan berretsi eta Batzorde Exekutiboko hamaika kargudun aukeratu zituzten, horien artean José Ignacio Zudaire presidenteorde karguan.

Petronorrek Bilboko Ganberarekin duen harremana konpainiaren historia bera bezain luzea da, izan ere, aurten 50 urte betetzen ari den petrolio-konpainia Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren egoitza sozialean eratu zen, 1968an.

Laurogeiko hamarkadan, Petronorren orduko presidenteordea, Anton de Madariaga, Ganberako presidente aukeratu zuten. Era berean, 2008az geroztik, ordurarte Petronorren kontseilari-ordezkaria izan zen Manu de la Sen aurreko Batzorde Exekutiboko kidea izan da.