Ainhoa Aretxaga eta bere familia Sendavivara joango dira

Ainhoa Aretxaga.
Ainhoa Aretxagak Sendavivaz, Nafarroako Natura Parkeaz, gozatuko du familiarekin.

Ainhoa Aretxaga muskiztarra Sendavivara joateko familia-bonuaren irabazlea da. Sariak egun baterako sarrera, gau baterako lauko logela (2 heldu eta 5-12 urte bitarteko bi haur) eta gosaria barne hartzen du. Gainera, nahi dutenean disfrutatu ahal izango dute, denboraldi amaiera arte.

Ainhoa bere senarra eta seme-alabarekin joango da, 13 urteko Maialen eta 9 urteko Imanol. Nahiz eta Sendaviva ezagutu, pozik daude berriro joatearekin “umeei asko gustatu zitzaien”.

Ondo pasa!