Hiru unitateren geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera, uztailak 16, Coquerraren Unitatearen eta Huts Unitatearen gelditze planifikatuari ekingo zaiola, mantenu lanak egin ahal izateko. 7 eta 5 egun irautea espero da, hurrenez hurren. Ondoren, uztailaren 20an, Gasolioa Desulfuratzeko Unitate bat geldituko da. Ez du hornikuntzan eraginik izango.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.