Petronorrek istripu ondoko segurtasun sistemaren instalazioa amaitu du

E-Rescue sistema.
E-Rescue sistema.
Petronorren langileak lantegietara garraiatzen dituzten autobusek  E-Rescue  istripu ondoko segurtasun sistema berria instalaturik daukate jadanik.

Orain, ezbeharra gertatuz gero jarleku bakoitza istant batean desmuntatu eta zenbait arnesen laguntzaz ohatila bihurtzea ahalbidetzen duen gailu batez hornituta dago, zauritutakoak ospitalera lehenbailehen eraman ahal izateko. Horri esker, goitik behera murriztuko da zauritutakoak ebakuatzeko denbora, sistema tradizionaletan ohikoa den gutxieneko ordu eta erditik berrogei minutu baino gutxiagora, zauritu larrien biziraupena handituz.

Berrikuntzarekin eta enplegatuen lan-segurtasuna hobetzearekin hartua duen konpromisoari jarraiki , “in itinere” gertatzen diren istripuen prebentzioari eutsi nahi dio Petronorrek. Azkeneko urteotan lan istripuak murriztu diren bitartean, ez da berdina gertatu trafikokoekin, gero eta gehiago baitira.

Vigiola, Petronorren langileak garraiatzen duten hamar autobusen jabea, berrikuntza neurri hau Europa osoan abian jarri duen lehen enpresa bilakatu da, segurtasunean sektoaren buruan mantenduz.