Petronorrek Sendavivara eramaten zaitu

Nafarroako Sendaviva parkeaz disfrutatzeko familia-bonuaren zozketa!
Petronorrek Nafarroako Sendaviva parkeaz disfrutatzeko familia-bonua zozkatuko du Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako auzokideen artean.

Familia-bonu honekin egun baterako sarreraz, gau baterako lauko logelaz (2 heldu eta 5 -12 urte bitarteko bi haur), gosaria barne, gozatu ahal izango da. Gainera, nahi denean disfrutatu ahal da, denboraldi amaiera arte. Aukera paregabea familiarekin Nafarroako Natura Parkean eguna pasatzeko.

Inguruko auzokidea bazara, parte hartu! Zozketa uztailaren 25ean amaituko da.