Repsol Fundazioak eta Petronorrek Lanbide Heziketarako Beken edizio berria zabaldu dute

Repsol Fundazioaren eta Petronorren Lanbide Heziketarako Beken edizio berriaren kartela.
Repsol Fundazioaren eta Petronorren Lanbide Heziketarako Beken edizio berriaren kartela.
Repsol Fundazioak eta Petronorrek Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako beken deialdi berria abiarazi dute. 2018-2019 ikasturtean, 20 laguntza banatuko dira guztira Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako LHko ikasleen artean. Interesatuta daudenek eskaera egin dezakete becasfp.fundacionrepsol.com webgunean.

LH hezkuntza-aukeratzat sustatu eta erraztea eta gazteen enplegagarritasuna eta lan-munduratzeko gaitasuna hobetzea da Lanbide Heziketako beka-programa honen helburua.

Guztira, 20 beka banatuko dira Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako hezkuntza-ingurunean; horietatik bost Gradu Ertaineko Preskuntza Zikloetara bideratuko dira, eta hamabost Goi-Mailako Graduko Prestakuntza Zikloetara. Era berean, batean zein besteak beka jasotzen duten ikaslerik onenek 300na euroko bonus gehigarria jasoko dute 2019ko urrian, egindako ahaleginaren esker onez.

Aurten, berritasun bezala, bekak LH dualeko ikasleei ere zuzenduko zaizkie. Gainera, plazen % 10 desgaitasuna duten ikasleentzat erreserbatuko da.

Interesatuta dauden ikasleek izena eman ahal izango dute becasfp.fundacionrepsol.com webgunearen bitartez. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko urriaren 16an amaituko da.

Petronorren findegiari dagozkion 20 bekez gainera, Repsol Fundazioak beste laurogei bekatarako deialdia ere zabaldu du; hogeina beka Repsol Taldeak A Coruñan, Tarragonan, Cartagenan eta Puertollanon dituen findegien inguruneetara.