“Bikaina” da La Arena hondartzako ura

La Arena hondartza.
La Arena hondartza.
Uraren kalitatea “bikaina” da La Arena Hondartzan eta Bizkaiko hondartzarik gehienetan: Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Bakio, Aritzatxu, Laida (itsasoko partea), Laga, Ea, Ogella, eta Karraspio (erdiko gunea).

Honelaxe segurtatzen du Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak, abuztuaren 3an egindako, Bizkaiko Bainu Eremuen Kontrol Sanitariorako Programak. Txosten honen arabera egoera “ona” da Las Arenas (Getxo), Armintzekoalde (Lemoiz), Laida (itsasadarreko zonaldea), Isuntza (Lekeitio) eta Arrigorri (Ondarroa) hondartzetan. “Nahikoa” besterik ez, ostera, Laidatxu (Mundaka) eta Karraspioko (Mendexa) itsasadarrean.

Bainua libre da Bizkaiko hondartza guztietan eta beraien kalitatea “ona”