Repsolen apustua Wattio euskal teknologiaren alde

Domotikaz aitzindaria
Domotikaz aitzindaria
Repsolek eta Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) Wattiorekin sinatu duten akordioaren arabera, bi erakundeek 1,5 milioi euroko baterako inbertsioa egingo dute domotikan espezializatuta dagoen euskal enpresa teknologiko honen kapitalean.

Patxi Etxebestek 2010ean sortutako Wattio konpainia, telefono mugikorretik etxeko energiaren arloko erosotasuna, segurtasuna eta aurrezkia sustatzea xede duten soluzioen estatuko lider bihurtu da.

Repsol Taldea Petronor kide duen Wattio enpresan sartzea bat dator, Viesgoren elektrizitate-sorkuntzako aktiboen nahiz gas eta elektrizitatearen banatzailearen erosketarekin energia anitzeko hornitzaile bihurtzearen alde egin duen apustuarekin.

Taldeak 2025ean % 5etik eta 2,5 milioi bezerotik gorako kuota lortzea espero du gas eta elektrizitatearen txikizkako merkatuan.

Gainera, aste honetan bertan, Repsol, ibigailuetarako bateria elektrikoak ordezkatzeko sistema berritzailea garatu duen Ample konpainia estatubatuarraren kapitalean sartu da.