Zierbena sailkatu da Kontxako 123. Banderan parte hartzeko

Zierbena hirugarren sailkatu da
Zierbenako trainerua sailkatu da, gaur arratsaldean, aurtengo Kontxako Banderan lehiatzeko, Donostiako uretan hurrengo bi igandetan jokatuko den estropadan, irailaren 2an eta 9an.

Zierbenak podiuma lortuko du, segurutik, irailaren 16an Portugaleten amaituko den Eusko Label Ligan eta, gaur – 24 arraun-talderen artean—hirugarren geratu ostean, Bermeoren eta Orioren atzetik, Bizkaiko Golkoko zortzi (zazpi gehi Donostiako bertako Donostiarra) trainerurik onenen artean kokatu da.

Gogoratu, Zierbena seigarren geratu zela iazko Kontxako Banderaren sailkapen orokorrean, Orio, Urdaibai, Kaiku, Hondarribia eta San Juan traineruen ondotik. Gaurkoa ikusita, aurtengo honetan helburua ezin da izan iaz lortutako postua hobetzea baino besterik.