Bizkaia Saria Petronorrentzat

Imanol Pradales eta José Ignacio Zudaire, sariarekin.
Petronorrek Bizkaia Saria jaso zuen atzo Meatzaldean egindako 50 urteko enpresa-ibilbideagatik. Saria Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena sustatzeko foru diputatuak eman zion José Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanetako zuzendariari. Ekitaldia Ortuellako Gorbeia aretoan egin zen, Deia egunkariak Laboral Kutxaren lankidetzaz antolatutako XI. Hemendik Sarien banaketan.

José Ignacio Zudaireren esanetan, “beti berdin dagoela dirudien arren”,  Petronorrek 50 urte daramatza etengabeko berritze eta berrikuntzan, “izan ere, produktuz eta bezeroz ere aldatu gara, inon aldatzekotan. Hasieran, zentral termikoentzako fuel-olioa ekoizten genuen, eta orain, mugikortasunerako erregaiak merkaturatzen ditugu”.  Zudaireren iritziz,  “etorkinean elektroiak ere ekoiztu beharko ditugu, mugikortasun berriaren eskariari erantzuteko”.

Zudairek, Petronorrek  “auzokide ona”  izateko duen bokazioa aldarrikatu zuen.  “Honek, ingurunearen mesedeko aberastasuna eta lanpostuak sortzeaz gain, ahalik eta eragozpen gutxien sortu eta ahalik eta gehien laguntzea dakar”.

Muskizko findegiarekin batera, Ezkerraldea bultzatzearen alde egunez egun ahaleginean diharduten beste hainbat enpresa, gizarte-talde eta pertsona saritu zituzten. Horien artean, honako hauek nabarmen daitezke: Fernández Terreros familia, 110 urteko etengabeko jarduna osatu duen abeltzain eta harakinen saga ezaguna; Paloma López Villanueva, Muskizen irekitako lehenengo ingeles-akademiaren titularra; Muskizko Kaikutarra Peña, Zierbena Itxas Dive Kluba, Gallarta K.T. eta Abanto Musika Eskola (AME). Aiegako Aizaharbe Auzo Elkarteak, Trapagarango Mendipe Abesbatzak, Olerki Maiteak, Trapagarango Labegane Atletismo Taldeak ere Ortuellako Polunpak taldeak ere golardo bana jaso zuten.