Eskerrik asko guztioi

Petronorrek gaur goizean izandako simulazioan parte hartu duten erakunde zein pertsonen laguntza eta jarduera eskertu nahi du.

Muskiz eta Abanto-Zierbenako udalen laguntza aintzatetsi nahi dugu, baita Muskizko Babes Zibilaren eta Muskiz zein Abanto-Zierbenako Udaltzaingoaren laguntza ere. Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen, Osakidetzaren, Eusko Jaurlaritzaren  Ingurumen Sailaren eta Osasun Sailaren, Ertzaintzaren eta simulazioan parte hartu duten findegiko langileen lanaz ahaztu barik.

Modu berean, sare sozialen bidez, simulazioaren segimendu informatiboaz arduratu direnei, eskerrik asko. Horiek dira Vost Euskadi, SOS Deiak eta Muskizko Babes Zibila.