EHUko Ingeniaritza Kimikoko Graduko ikasleek Findegia bisitatu dute

EHUko Ingeniaritza Kimikoko Graduko ikasleak, Rosa Bilbao eraikinean.
UPV-EHUko Ingeniaritza Kimikoko Graduko petrolio eta petrokimika irakasgaiaren ikasleek Petronor bisitatu dute, laborategia bereziki.

Nerea Mendizabal findegiaren Laborategi laguntzaileak haiekin izan zen Rosa Bilbao gune berrian. Bertan, finketa prozesuari eta petrolioaren kimikari buruzko hitzaldia eman zien. Ondoren, Petronorren ikasleek laborategia bisitatu zuten, non kromatografia eta analisi bereziei buruz mintzatu zitzaien.

Azkenik, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari, findegiaren instalazioak eta Itsas-terminala bisitatu zituzten.