Egitezko Ekintzailetzako Master Dualaren lehenengo fasea amaitu da

Lehen fasearen amaierako saioaren argazkia.
Joan den astelehenean, urtarrilak 14, Petronor laguntzaile duen Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetzako Master Dualaren bigarren edizioko parte-hartzaileek BBK Fundazioak eta Euskadiko Parkeen Sareak (Parke) jarritako egiazko erronketarako proposamenak aurkeztu zituzten Zamudion, Masterraren lehengo faseari amaiera emanez.

Halaxe bukatu da Masterraren lehenengo fasea, baina horren aurretik, irailetik urtarrilera bitartean, parte-hartzaileek Petronorrek eta gainerako erakunde laguntzaileek jarritako erronkei aurre egin behar izan diete asterik aste. Hemendik aurrera, beste sei hilabete iraungo duen bigarren fasean, parte-hartzaileek barne-ekintzailetzako proiekturen bat abian jartzeari ekin beharko diote. Ikasleen herenek proiektu propioak landuko dituzte, Unibertsitatearen inkubagailuetan garatzeko asmoz (Innogune Donostiako campusean eta Deustokabi Bilboko campusean). Gainerakoek erakunde laguntzaileek proposatutako barne-ekintzailetzako proiektuetan parte hartuko dute, eta gerora erabakiko da abian jarri behar diren ala ez.

Azken emaitza ekainean aurkeztuko dute hainbat esparrutako ekintzaileek osatutako epaimahaiaren aurrean. Era berean, epaimahaiaren ustez ‘merkatura irteteko prest’ egon daitezkeen proiektuen kasuan, ekintzaileak eta inbertsiogileak biltzen dituen Orkestraren Crecer+ plataforman sartuko dira. BBK Fundazioak 5.000 euroko poltsa emango dio epaimahaiak egingarritasun zein bideragarritasun irizpideengatik egokitzat jotzen duen proiektuari.