López Atxurra: “ez dago mugikortasun iraunkorrik Europako industriaren indar teknologikoa bermatzen ez badugu”

Emiliano López Atxurra, gaur.
“Mugikortasun iraunkorra ez dago lotuta mugikortasun elektrikoarekin, deskarbonizazioarekin baizik. Ez dago mugikortasun iraunkorrik Europako industriaren indar teknologikoa bermatzen ez badugu”.  Halaxe adierazi du Emiliano López Atxurra Petronorren presidenteak El Economistak Guggenheim Bilbao Museoan antolatutako ‘Euskadiren erronka mugikortasun iraunkorraren aurrean’ lemapeko III. Foro Industrialean.

Gizarteak mugikortasun iraunkorragoaren alde emandako aurrerapausoak aztertzea helburu zuen jardunaldi honetan, López Atxurrak argi utzi du trantsizio energetikoa  “bilakaera”  besterik ez dela, eta  “erantzukizunez”  jokatzeko eskatu du, industria arloko teknologiaren esparruan dagoen nazioarteko lehiakortasuna kontuan hartu gabe egin ohi diren “enuntziatu teorikoei lotutako tontakeriarik egin gabe”.

Horrez gain, Euskadin zein Europan, “zentzugabeko eztabaiden tentelkeriaren ondorioz, energia eta mugikortasuna bezalako ‘bektore estrategikoak’ jokoan ditugula”  ziurtatu du. Horren harira, zerga eta araugintza arloko arkitektura juridikoetan “matrize bakarra” aintzat hartu beharko litzatekeela adierazi du: “Europako muskulatura teknologikoa eta industriala”. Bestela, “hala jokatuko ez bagenu, gure oinari tiro egingo genioke”,  gaineratu du.