1. Zuziaren geldialdi eta abian jartzea

Petronorrek jakinarazi nahi du, mantentze-lanak amaitu ondoren, gasen segurtasun sistema berriz ere abian jarriko duela 1. Zuzian. Horretarako nahitaezkoa da zuzia gelditu (itzali) eta berriz ere abian jartzea (piztea).

Horren harira, igandean hasita, otsailak 17, zuzia piztuta dagoela, lurruntzen hasiko da, eta horrekin batera, usaina neutralizatzeko gehigarria txertatuko zaio, ingurunearen gaineko inpaktua gutxitzeko.

Hilaren 18an, lurruntze-lanekin jarraitu eta zuzia 12 ordu inguruz geldiaraziko da, gasen segurtasun sistema diskogabetu eta berriz ere abian jartzeko. Eragiketa honetarako, ohiko baliabideak indartuko dira, lehenbailehen amaitzeko asmoz. Konektatu bezain laster, abian jarriko da.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.