‘Fuego eterno’ euskal zinemaren atzera begirakoan

"Fuego Eterno"  filmaren kartela.
"Fuego Eterno" filmaren kartela.
Ez du etenik euskal zinemaren bost hamarkadari buruzko atzera begirakoak eta honakoan ‘Fuego eterno’ (José Ángel Rebolledo, 1985) proiektatuko da.

Ángela Molina eta Imanol Ariasek osatzen dute bikote protagonista. 1660. urtera arte egiten du atzera argumentuak, Baionako apezpikuaren eginduz apaiz gazte batek hogei urte lehenago jazotakoak ikertzen dituenekora. Horiek epaiketa inkisitoriala eragin zuten azkenean, sorginkeria egotzita. Horri lotuta, komentu bakarti batean Gabrielle de Loithegi ezagutuko du, Azkubiako azken anderea, bere senar izandakoaren gorpuarekin zazpi urtez bizi izan zena.

Filma otsailaren 17an ikusi ahal izango da, Arte Ederretako Museoaren auditorioan, 17:30etan eta 19:30etan. Petronorren babespeko ‘68aren ostean’ erakusketaren inguruan ari da egiten zikloa urtarriletik apirilera bitartean.