Nazioarteko XIV Rallyestone-a, datorren asteburuan

Oihane Agirregoitia Bilboko Gazteria zein Kirol zinegotzia eta Miguel Palacio Petronor Innovación-eko Dibertsifikazio Energetikoaren arloko arduraduna, frogaren aurkezpenean.
Bizkaiko Motozaleen Errege Lagunarteak antolatuta, eta Petronorren babesarekin, datorren asteburuan Bilbo inguruan eta Enkarterrietan Nazioarteko XIV Rallyestone-a egingo da. Lehen mailako auto klasikoen lehiaketa da, estrainekoz 1.000 kilometrotako ibilbidea gaindituko duena, horietako erdiak gauez.

Miguel Palacio, Petronor Innovación-eko Dibertsifikazio Energetikoaren arloko arduradunak zera gogorarazi du: “etorkizuna eraikitzeko iragana ezagutu behar”  dela, Petronorrek 50 urte daramatzala mugikortasunerako energia hornitzaile modura lider izaten eta halaxe jarraituko duela hurrengo berrogeita hamarretan ere. Auto klasikoen rallye honek sinbolizatzen dituen iragana eta etorkizuna dira horiek, hain zuzen.

Lehiaketan 71 lagunek eman dute izena jada, iazko 54en aldean. Hiru etapek Bilbo izango dute abiapuntu eta helmuga, besteak beste Karrantzan eta Zallan neutralizazioak eginda. Erregulartasuneko proba da, bataz besteko abiadura 50 km/h baino gutxiagokoa duena.

Parte hartzen duten autoak lau mailatan ariko dira (1946/1960; 1961/1970; 1971/1989 eta 1990/1994), baina aurton, gainera, 37 kilometro eskaseko berariazko lehiaketa egingo da zaharrenentzat, erradiozko gurpildunentzat.