Petronor, Bizkaiko kirolarekin bat

Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren urteko batzarraren familia-argazkia.
Bizkaia Bizkaialde Fundazioak urteko batzarra egin du Euskal Museoan, Fundazioari atxikitako 37 enpresen, 28 kluben eta 34 taldeen parte-hartzeaz eta Petronor tarteko zela.

Ekitaldian, Fundazioko Patronatuko presidentea den Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak Lurraldean kirola sustatzearen alde lanean diharduten erakundeen ahalegina aitortu eta eskertu zuen.

Aurtengo 2018-2019 denboraldian, Bizkaia Bizkaialde Fundazioak milioi bat euro baino gehiago (1.050.000 €) inbertitu ditu 15 kirol modalitatetako maila goreneko lehian diharduten 34 kirol-talde babesteko (16 emakumezko talde, 16 gizonezko talde eta 2 talde misto). Fundazioak babestutako emakumezko taldeen presentzia zabala nabarmendu behar da.