Petronor Futbol Kanpusaren X. edizioa martxan da

X. Petronor Futbol Kanpusaren kartela.
Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek, 5-12 urte bitarteko umeentzako, antolatzen duten Futbol-kanpusaren hamargarren edizioan izena emateko epea zabaldu da. Apuntatu nahi denak maiatzaren 31a baino lehen egin beharko du, www.bypeventosdeportivos.com webgunean.

Beti bezala kanpusa bi txandetan banatuko da. Lehena goizez egingo da, 9:45etatik 13:30tara, ekainaren 24etik 28ra, Mortueroko zelaian (Las Karreras). Bigarrena, goizez eta arratsaldez garatuko da, 9:45etatik 18:00etara, eta uztailaren 1etik 12ra izango da -astelehenetik ostiralera-, El Maleconeko instalazioetan (Muskiz).

Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan erroldatutako umeek zein Petronorren langileen seme-alabek beherapena izango dute matrikularen prezioan.