PETRONORREK SALMENTEN ERREKOR HISTORIKOA HOBETU DU 2018AN: 11,9 MILIOI TONA

José Gregorio Luque Gonzalez Petronorren kontseilari delegatua  lehen aldiz aritu zen emaitzen aurkezpenean.
José Gregorio Luque Gonzalez Petronorren kontseilari delegatua lehen aldiz aritu zen emaitzen aurkezpenean.
-Konpainiaren sorreraren 50. urteurreneko ospakizunarekin bat eginez, PETRONORek errekor historikoa lortu du salmentetan, 11,9 milioi tonakoa, eta kopuru horren % 36 esportaziora bideratu du.

-Salmentetan izandako errekor horri destilazio-bolumenik handiena gehitu behar zaio: 78,7 milioi upel prozesatu dira, 11,6 milioi tonaren baliokideak.

-Ekitaldian lortutako zergen osteko guztizko emaitza +176,3 milioi eurokoa izan da, 2017ko ekitaldian izandako +178,3 milioikoaren antzekoa.

-Kontsumoetan eta Murrizketetan 2018an lortutako energia-kontsumoaren aurrezkia 35.000 tona gas naturalekoa izan da.

-Petronorren jarduerak 826 milioi euroko zerga-ekarpena egin dio Bizkaiko Foru Ogasunari (Lurraldeko 2018ko zerga-bilketa garbiaren % 10,6).

-PETRONOR industria eta ekoizpen jarduera merkatura egokitzearen aldeko etengabeko bilakaeraren eredu bihurtu da. 2017an abiatutako hiru ekintza-programei (digitalizazioa, kudeaketa eredua eta negozio berriak) jarraipena emanez, Business as usual deritzonera bideratutako inbertsioekin batera, 2018an, 13,4 milioi euroko gastua egin da.

 

  • Sarrera

2018ko ekitaldia ona izan da petrolio gordinak urteko azken hiruhilekoan izandako prezio aldakorraren gainetik. Brent petrolioan izandako urrira arteko igoeraren ondorioz, 85 $/bbl-eko gehienezko prezioetara ere iritsi da, eta hortik aurrera izandako beherakada azkarraren eraginez, urte amaierako prezioa 50 $/bbl ingurukoa izan da. Aldi berean, dolarra ahulduz joan da urteko lehen seihilekoan, eta gerora bizkor indartzen hasi da, urtea euroko 1,15 dolarretan itxiz, urtean izandako euroko 1,18 dolarreko batezbestekoaren ondoren.

2018ko ekitaldian, salmentetako errekor historikoa gainditu da (11,9 milioi tona), destilazio-unitateek bete-betean jardun dute instalazioen erabilgarritasunari esker, eta 2017ko Etenaldiaren ondoren, FMU unitateak errendimendu betean izan dira.

Gasolinek, gasolioek eta fuelak emandako marjinen ahuldadeak eragina izan du gure ekoizpenaren balioan, baina efektu hori destilatu ertainen diferentziala indartu izanak moteldu du ekitaldi osoan eta bereziki urteko azken hiruhilekoan. Kontrolpean mantendu ditugu gastu finkoak, eta energia-eraginkortasuna hobetzeko planaren laguntzaz, kontsumoak murriztea ere lortu dugu.

Unitateen araberako kopuruetan, lorpen horiei guztiei esker, unitateko marjina 6,32 $/bbl-koa izan da.

 

  • Emaitzak

Aldagai horiekin, urteko operatibo korrontearen emaitza +137,8 milioi eurokoa izan da. Ekitaldiko zergen osteko guztizko emaitza +176,3 milioi eurokoa izan da, 2017ko ekitaldian lortutakoaren ildo bertsuan.

EMAITZAK (milio eurotan) 2018 2017
Ustiapenaren emaitza (ondare-efekturik gabe) +194,0 +184,9
Ondare-efektua -56,2 -4,5
--------- ---------
Operatibo Korrontearen Emaitza +137,8 +180,4
Emaitza Finantzarioa +54,2 +40,5
--------- ---------
EMAITZA (zergen aurretik) +192,0 +220,9
Etekinen gaineko zerga -15,7 -42,6
                        EKITALDIKO EMAITZA +176,3 +178,3
--------- ---------

 

 

  • Jardueraren beste magnitude batzuk

Konpainiaren industria eta jarduera arloko adierazleek 2017. urtean lortutako maila altuak gainditu dituzte dagoeneko, instalazioen erabilgarritasun altuari esker:

JARDUERAREN MAGNITUDEAK 2018 2017
Prozesua (mila tona petroliotan) 11.582 10.856
Salmentak (mila tonatan) 11.888 10.959
            - Estatuko merkatuan 7.660 6.952
            - Atzerriko merkatuan 4.228 4.007

 

Laburbilduz:

  • Salmentak 11,9 milioi tona ingurukoak izan dira, 50 urteko historian lortutako kopururik handiena delarik. Estatuko merkatuko konpromisoak estalita, salmenten % 36 esportaziora bideratu da.
  • Destilazio-kopururik handiena, krisiaren aurreko balioak gaindituz: prozesatutako 78,7 milioi upel, hau da, 11,6 milioi tonaren baliokidea, gure destilazio-gaitasun teorikorik handienetik hurbil.
  • Petronorren jarduerak 826 milioi euroko guztizko zerga-ekarpena egin dio Bizkaiko Foru Ogasunari (Lurraldeko 2018ko zerga-bilketa garbiaren % 10,6). Gainera, Petronorren jarduerak Bilboko Portuko joan-etorrien % 47,29 eragin du, 498 itsasontzi tarteko. Kopuru hauek 2017koak baino hobeak dira, orduko hartan, joan-etorrien % 44 eragin baitzuen, 498 itsasontzirekin.
  • Kontsumoetan eta Murrizketetan 2018an lortutako energia-kontsumoaren aurrezkia 35.000 tona gas naturalekoa izan da.

 

  • 2018ko Egoeraren Balantzea

 

EGOERAREN BALANTZEA(Milioi eurotan)
  2018 2017
Aktibo ez-korrontea 1.309,8 1.322,6
Izakinak 570,1 510,3
Zordunak 446,5 457,2
Eskudirua eta bestelako aktibo likidoak 17,3 163,5
---------- ----------
                        GUZTIZKO AKTIBOA 2.343,7 2.453,6
   
Ondare Garbia 1.262,5 1.118,2
Pasibo Ez- Korrontea: Epe Luzeko Hornidurak eta geroratutako zergagatiko Pasiboak 31,3 41,0
Pasibo Ez- Korrontea: Epe Luzeko Zorrak 287,9 341,6
Pasibo Korrontea: Hartzekodunak (epe laburrean) 762,0 952,8
---------- ----------
GUZTIZKO ONDARE GARBIA ETA PASIBOA 2.343,7 2.453,6

 

Sortutako EBITDAren eta akziodunek –aurreko ekitaldiko emaitzen zuhurtziazko banaketa egiteko eskatuz– agertu duten gizartearekiko konpromisoaren ondorioz, aurre egin ahal izan diegu indarrean dauden inbertsioei (76,2 M€), finantza-zorraren amortizazioari eta 34 milioi euroko dibidenduen ordainketari, 2017ko ekitaldiko emaitzen kargura.

Egungo ondare egoera ona kontuan hartuta, abenduan, Kontseiluak 0,80€/akzioko dibidendua banatzea erabaki zuen 2018ko emaitzaren kargura.

 

  • Petronor Innovacion

2017an, Petronor Innovacionen jarduera finkatu zen garrantzi handi-handiko hiru programa abian jarriz: digitalizazioa, kudeaketa-eredua eta energia arloko negozio berriak. 2018a, aldiz, aipatutako programak garatzeko urtea izan da, Petronorren industria eta ekoizpen jarduerari merkatuaren araberako bilakaera izateko aukera erraztuz.

Petronorrek digitalizazioaren eta teknologiaren alde egin duen apustu ukaezinaren harira, behar-beharrezkoa da jauzi kualitatiboa egitea berrikuntza ekoizpen-prozesuan txertatzeko. Hartara, iazko ekitaldian, akordioak gauzatu ditugu Euskadin finkatuta dauden zentro teknologiko nagusiekin (Tecnalia, Vicomtech, IK4, etab.), zentro horietako erabakitze-organoetan sartuz. Akordio horiek, teknologia horien arloko Estatuko zein nazioarteko beste eragile garrantzitsu batzuekin (Visual Analytics, Big Data, Inteligencia Artificial, IoT, Blockchain) gauzatu ditugunekin batera, findegiaren eraginkortasuna hobetzen lagunduko digute, lantegiaren digitalizazioaren bitartez.

Era berean, negozio-ildo berria jorratu dugu sorkuntza banatuaren inguruan, erreferentziazko akziodun eta bazkide industriala dugun Repsol konpainiarekiko koordinazio estuan. Horrek 2019an gauzatuz joango diren hainbat proiektu eragin ditu. Horretarako, eskuz esku lan egin dugu EVE eta Repsol partaide dituen IBIL ibilgailu elektrikoen birkarga sozietatearekin.

Berrikuntzaren esparruan egindako guztizko gastua 4,6 milioi eurokoa izan da. Kopuru horretatik, 1,1 milioi antolaketa arloko berrikuntzari dagozkie (lean programak, mantentze-lanak, prestakuntza, antena teknologikoa, etab.), 2 milioi digitalizazioari (CVK Katea, Visual Analytics, FCC unitatearen digitalizazioa, Adimen Artifiziala, etab.) eta 1,4 milioi negozio berriei (Bioelektroiragazkiak, Mikrosareak, Begiplana, etab.). Horren harira, lantegiari aplikatutako (Calnufalt, FCC erreaktorea, Revamping V3, etab.) berrikuntza arloko inbertsioak 8,8 milioi eurokoak izan dira.

 

  • Ondorioa

Laburbilduz, 2018koa ekitaldi ona izan da, eskakizun handi-handiko ingurune aldakorraren gainetik. Ekitaldiak argi utzi digu etorkizunari aurre egiteko nahitaezkoa dela eraginkortasunik handiena lortzea balio-kate osoan. Gordinen eskaintzatik merkatuan salgai ditugum produktuetaraino, ekoizpen-prozesuaren optimizazioa ere barne hartuz.