Petronorrek merosinaren eskasia dutenenganako elkartasunezko zeharkaldia babestu du

Ur Irekiak Galea taldeko kideak zeharkaldian zehar.
Petronorrek, Ur Irekiak Galea taldeko 32 kidek maiatzaren 23tik 25era bitartean Euskal Kostaldean zehar egindako merosinaren eskasia dutenenganako elkartasunezko zeharkaldia babestu du.

Erronka Hondarribia eta Muskizen arteko 140 kilometroko tartea igerian egitea izan da, txandaka, merosinaren eskasia duten pertsonen sendaketaren alde lan egiten duen ImpulsaT Elkartearentzako dirua lortzeko asmoz.

Etapak, 10 kilometro ingurukoak, binaka eta etengabe osatu dituzte helmugara iritsi arte. Korronteak, tenperatura baxuak eta, batez ere, bi gauak izan dira igerilariek gainditu behar izan dituzten oztopo nagusietako batzuk.

Merosinaren Eskasiak eragindako Sortzetiko Distrofia Muskularra (DMC-LAMA 2) oso gutxi hedatuta dagoen gaixotasun hereditario larria da, distrofia muskularren taldean sailkatutakoa. Giharren ahultasuna du ezaugarri haurtzaroaz geroztik, normalean 2 urte bete aurretik.