Zinemaldia & Technology-k enpresa proiektu lehiaketarako deialdia egin du

María Teresa Linaza (Vicomtech), Aitor Urzelai (Eusko Jaurlaritza), José Luis Rebordinos (Zinemaldia), Joseba Laka (Tecnalia), Edurne Ormazabal (Tabakalera) eta Luis Aranberri (Petronor), gaur goizean.
Zinemaldia & Technologyren bigarren edizioa aurkeztu da gaur Donostian, Zinemaldiak, Petronorren babesaz, ikus-entzunezko teknologiaz eta industriaz hausnartzeko erreferentziazko gune bihurtzeko asmoz egindako apustu estrategikoa.

Jardunaldia irailean egingo da, Zinemaldiaren garaian, eta enpresa-proiektu berrien lehiaketa bat, maisu-eskola bat eta I+G+B enpresen aurkezpenak barne hartuko ditu.

Izen-ematea Zinemaldiaren webgunean (www.sansebastianfestival.com) dagoen online formulario baten bidez egin daiteke. Lehenengo saria 10.000 eurokoa izango da, eta bai irabazleak bai gainontzeko finalistek beraien proiektuak garatzeko 500.000 eurora arteko finantzazioa eskuratu ahal izango dute.

Petronorrekin batera, Donostia Zinemaldiaz gainera, antolaketan parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzak, Tecnaliak eta Tabakalerak, Europa Creativa MEDIAren eta Vicomtechen laguntzaz.