La Arenak bere bainu denboraldia “bikain” hasi du

La Arena hondartza.
La Arena hondartzak bere bainu denboraldia kalifikazio bikainarekin hasi zuen pasa den ekainaren 1ean eta honela jarraitzen du, bainu eremuen analisi mikrobiologikorako laginak biltzen dituen, Bizkaiko bainu eremuen osasun kontrolerako programak astez aste baieztatu duenez.

Gaur, ekainak 21, argitaratu den azkeneko kontrolean aztertutako 21 hondartzen artean, La Arenak emaitzarik onenak atera dituztenen artean dago. Txostenaren arabera, hondartzaren klasifikazioa bikaina da eta kalitatea ona, beraz, bainu librea dago.

Gogoratu beharra dago, La Arenak Kalitateko ISO 9001 eta Ingurumen-kudeaketako 14001 ziurtagiriak dituela. Horrek, udaz disfrutatzeko Bizkaiko hondartzarik onenetarikoen artean kokatzen du.