Saioa Antoñana Eguren Ugarte Upategietarako opari bonuaren irabazlea

Saioa Antoñana.
Saioa Antoñana abantoarra, maiatzean zehar Petronorrek zozkatu duen, Arabako Errioxako Eguren Ugarte Upategiaz lagun batekin disfrutatzeko opari bonuaren irabazlea da.

Bi pertsonentzako bonu honek Vitorino Eguren jatetxean afaria, gau baterako ostatua, gosaria eta upategirako bisita hartzen ditu barne. Bertan, hiru ardo mota ezberdin dastatu eta pintxo bat jan ahal izango dituzte Saioak eta bere senarrak.

“Ez dugu Eguren Ugarte Upategia ezagutzen, baina beste batzuetan izan gara eta esperientzia gustatu zaigu. Duela denbora ez garela joaten, alabengatik, baina asteburu horretan Aitite eta Amamarekin utziko ditugu”,  aitortzen du Saioak, sariarekin pozik.