MEISA, 7 urte Petronorren

Meisako taldearen parte bat: Javier Pérez Obra burua,  Arturo López Logistika burua, Antonio Silva Obra burua eta Ekipoetako lanen arduraduna, Mercedes Maldonado Giza Baliabideen arduraduna, Pablo Bértalo Segurtasun arduraduna Geldialdian, eta   Fernando Mora Obra burua.
Meisako taldearen parte bat: Javier Pérez Obra burua, Arturo López Logistika burua, Antonio Silva Obra burua eta Ekipoetako lanen arduraduna, Mercedes Maldonado Giza Baliabideen arduraduna, Pablo Bértalo Segurtasun arduraduna Geldialdian, eta Fernando Mora Obra burua.
Meisa 1998an eratu zen Puertollanon, Elektrizitate eta Instrumentazio arloko Mantentze eta Muntaketa zerbitzuetan zeuden negozio-aukera eta eskari gero eta handiagoei erantzunez, eta urte hauetan guztiotan lan munduan indartuz joan da. 2011ko urtarrilean, zerbitzua handitu eta Mekanika arloko jardueretan murgildu zen, eta 2012az geroztik, Petronorren eta Repsol Taldeko findegi guztietan etengabe lan egiten duten enpresa kontratistetako bat da.

Lehenengo, Muskizko findegiko geldialdietan lan egiten hasi ziren, eta handik gutxira, ordezkaritza bat zabaldu zuten Petronorren zerbitzu hobea eskaintzeko, geldialdiak behar bezala prestatzeko eta Findegi-gunean urte osoan eskatzen dizkieten lanak gauzatzeko.

Fernando Mora 1. Findegiaren Geldialdiko Meisako Obretako buruak adierazi duenez, “Petronorren geldialdiek dedikazio osoa eskatzen dute, ahalik eta zerbitzurik onena emateko eta esparru guztietan ahalik eta arrakastarik handiena lortzeko. Ondo antolatuta daude, eta Petronorren eta Meisaren arteko lankidetzak zehaztutako helburuak lortzen laguntzen du. Taldean egindako lana da, eta hau funtsezkoa da behar bezala garatzeko. Gainera, Repsol Taldearen Findegi-gune guztietan, segurtasuna gauza guztien gainetik dago”.

1. Findegiaren Geldialdiko lanak konplexu samarrak izan dira Meisarentzat, aurretik Konbertsio Unitatean egindakoak baino are konplexuagoak, eta ez bakarrik lanen tamainagatik, baita aleaziozko material herdoilgaitzez eginda zeuden lerro eta labeetako hodiak konpontzeko premiagatik ere. Unitateen arteko pasabideetan egindako lanek ere benetako erronka ekarri dute, lanetarako maniobrak egiterakoan guztien arteko adostasuna eskatu baitute.

Meisak 550 pertsona inguru mobilizatu ditu Geldialdian, eta % 20 findegiaren inguruko herritako langileak izan dira. Horiexek arduratu dira Gordinaren labean egin beharreko aldaketa garrantzitsua gauzatzeaz eta P eta N unitateetako habeak konpondu eta ikuskatzeaz. Horrez gain, Packinoxa ekipo berri batekin ordezkatu dute, buruaren egitura eta lerroak aldatuz. Gainera, eraikuntza berriko proiektuak fabrikatu eta muntatu dituzte. Gordineko, Platformingeko zein Aminetako andeletan, dorreetan, hodietan, erreaktoreetan eta aire-lerroetan egin dituzten mantentze eta konpontze lan guztiekin batera.

“Lan gogorra izan da, baina guztiz atsegingarria”,  ziurtatu du Morak, Petronorrekiko harrotasuna eta esker ona agertuz, “Meisan konfiantza izan baitu 2019an egin diren bi geldialdietarako”.