Petronorrek trukagailu bat instalatu du urtean 5.500 tona gutxiago isurtzeko

Packinox-en muntaia.
Packinox-en muntaia.
Petronorrek P1 Unitateko “Packinox” trukagailua kendu eta azken belaunaldiko trukagailu eraginkorrago batez ordezkatu du urtean 5.500 tona CO2 gutxiago isurtzeko asmoz.

Packinox plaketan egituratutako bero-trukagailua da, beroa berreskuratzeko gaitasun handia duena, eta Platformatuaren Unitateetara egokitutako diseinua du. Trukagailu honek erabiltzen duen likidoaren eta gasaren arteko nahasketa-sistemari esker, P1 Unitatearen produktibitatea hobetzen eta energia kontsumoa murrizten laguntzen du.

Oraingo trukagailua diseinu berriko beste batez ordezkatzeko erabakia findegiak CO2 isurketak murriztearen alde abian duen planari atxikita dago. Packinox berria neurrira diseinatu Alfa Laval enpresak, unitatearen energia-eraginkortasuna areagotu eta ingurumenaren gaineko inpaktua murrizteko asmoz.