Petronorren Mantentze-Lanetako Elektrizitate Tailerra, 5S metodologian ziurtatutako arloa

5S-en ezarpen taldea.
5S-en ezarpen taldea.
Petronorren Mantentze-Lanetako Elektrizitate Tailerrak 5S metodologiaren Diploma jaso du, etengabeko hobekuntzaren Euskadiko erreferentea den EUSKALIT erakundearen eskutik. Horrela, Tailerra da ziurtagiri hau lortu duen findegiko lehenengo arloa.

Zenbait hilabetez inplementatu eta lau barne-ikuskaritza gainditu ondoren, Euskalitek aipatutako arloa auditatu du, duela urtebete 2019an 5Sra iristeko finkatua zuen helburua ziurtatuz. Gainera, amaierako txostenean, aitorpenarekin batera, arlo horretako pertsonen inplikazioa islatu du. Agiriak, halaber, berariaz nabarmendu du, Petronorrek “LEAN lanpostuan” proiektu pilotuaren alde egindako apustuak, Erakundean bikaintasunaren mesedeko kultura aldaketa egiten laguntzen duela.

Horren kariaz, Elektrizitatea EUSKALITen 5S Klubeko kide bihurtu da, merezimendu osoz. Zorionak guztioi!