Caritasen Ariz Zentroa Petronorren bisitari

Caritasen lan-aurreko prestakuntzarako “Ariz” Zentroko kideak Petronorren.
Caritasen lan-aurreko prestakuntzarako “Ariz” Zentroko kideak Petronorren.
Caritasen lan-aurreko prestakuntzarako “Ariz” Zentroko kideek Petronor bisitatu dute, findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko eta instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatzeko xedez.

Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari, Findegiaren instalazioetan zehar ibili dira, 1/2 Kontrol Gela bisitatu dute eta “Ikuspegi” behatoki berrira gerturatu dira, non findegiaren ikuspegi panoramikoa izan dute. Gainera, Petronorren jarduerari buruzko informazio zehatza jaso dute.

Bisitaldia amaitzeko, Luzero Puntako itsas terminalera gerturatu dira.