circuito-valvulas-refineria

ENERGIA AURREZPENA

Energia kontsumitzeko eta sortzeko sistemak ahalik eta eraginkortasun handiena izan dezaten kudeatzen ditugu Petronorren, sistema horiek diseinatu, eratu, abian jarri eta mantentzeko prozesu guztian. Hartara, berotegi-efektuko gasak aireratzea saihesten dugu, errekuntza-sistemetako energia guztia aldez aurretik erabili gabe..

Energia elektrikoa sortzen duten ekipamenduek beroa berreskuratzeko sistemak dituzte, eta, horien bidez, presio altuko uraren lurruna eskuratzen dute, Biltegiratu aurretik, fabrikazio-prozesua hasi duten produktuei lagatzen diete beroa ekoitzitako produktu guztiek, beroa trukatzeko ekipoen bidez. Egoera likidoaren (ur egoeraren) hodi-biltzailerainoko goi-presioko lurrunezko sare-sistemak egoera-aldaketa bakoitzean ahalik eta bero gutxien galtzeko diseinatuta daude, eta, une bakoitzean duten presioaren (lurruna/ura) nahiz tenperaturaren arabera, energia behar duten findegiko beste sistema batzuei energia hori emateko erabil daitezke.


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR