HONDAKINEN KUDEAKETA

Industria-jarduerak hondakinak sortzen ditu; errealitate horretaz jabetuta, hondakinen kudeaketa integralaren alde egin dugu Petronorren, eta kudeaketa hori hondakinak sortzen diren unetik hasi eta tratamendua ezartzen zaien artekoa da.

Petronorren, hondakinak kudeatzeko funtsezko printzipioak hartzen ditugu oinarri:
Fabrikazio-prozesuaren aldagai guztiak aintzat hartuta, erabiltzen ez den produktuen hondakinik ez sortzen saiatzen gara.
Fabrikazio-prozesuan hondakinok berrerabilpenik izan dezaketen aztertzen dugu; are gehiago, birsorkuntza-prozesuetan (batik bat, katalizatzaileetan) erabil ote daitezkeen ere begiratzen dugu, hondakin horiek hurrengo eragiketa-zikloetan eragingarritasun osoz baliatzeko.
Ziklo erabilgarria amaituta dagoenean eta hondakinak ezin berrerabil daitezkeenean, enpresa baimenduek industria-erabilerako produktu baliagarriak egiteko erabiltzen dituzte hondakinok, edo, kasu batzuetan, energia termikorako baliozkotzen dira.
Arazo teknikoak direla eta aurreko bi bideak ezin erabil ditzakegunean, hondakinak ezabatzeko tratamendura jotzen dugu. Kasu horretan, normalean, Administrazioak baimendutako gestore baten jabetzapeko zabortegira botatzen ditugu hondakinak.
MUZKIZEKO FINDEGIAREN INSTALAZIOAK


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR