Depósitos de la refinería de Petronor

USAINEN ETA ZARATAREN KUDEAKETA

Instalazioen diseinuak eta eragiketek beti izaten dute kontuan zaratei eta usainei dagozkien ingurumen-eraginekin zerikusia duten arazoak. Zentzu horretan, etengabe jardun beharra dago eta jarraipenak ezin du etenik izan. Horregatik, lana jarraitua behar du izan eta foku berriak aztertu beharra dago, eta haiek egokitzeko eskua sartu..

Esate baterako, sabai flotatzaileak dituzten andelak zigilatzeko erabiltzen den sistema dela eta, usaina jaria dezakete andelek; horregatik, andelak ikuskatu eta modernizatzeko programa zorrotza erabiltzen dugu. Izan ere, programa horrek merkatuko konponbide tekniko berrienak hartzen ditu aintzat, eta zigilu bikoitza darabil.

KOLen (konposatu organiko lurrunkorren) isurpen difusoen fokuak zaintzeko programak, berriz, isurpena non gertatzen den adierazteko eta isurpen hori geldiarazteko zenbait jarduera ditu. Hartara, aldian-aldian zehaztu dezakegu zer ezaugarri bete behar dituzten ekipamenduen estankotasuna bermatzeko elementuek.

Findegiko Urak Arazteko sistemak (FUA) ere usain-fokua dira. Usain hori ahalik eta ahulena izateko esku hartzen dugu. Horretarako, usaina erauzteko hastapeneko sistemak (arazketa-tratamenduaren aurrekoak) erabiltzen ditugu. Hartara, sistema horiek aplikatu ondoko tratamendu-aldietan (tratamendu fisiko-kimikoa, tratamendu biologikoa eta hirugarren mailako finketa) ez da usainik isurtzen.

Petronorren eskakizun tekniko zorrotzenak ezartzen ditugu, ekoizpen-ekipamendu guztietan, zaratarik ez sortzeko. Horretarako, zarataren sorburura bertara jotzen dugu.

Instalazioak diseinatzeko, gure zarata-mapa erabiltzen dugu ekipo berriak kokatzean ereduak finkatzeko eta, horrela, zarata-foku bakoitza akustikoki isolatzeko sistemak bereganatu ez duen zarata-igorpenari ere pantaila ezartzeko.

Gainera, jarduera berezietan ohiko jardueretan baino zarata handiagoa eragin dezaketen ekipamenduei sistema mekanikoak ezartzen dizkiegu, hala nola goi-presioko lurrun-galdaretako isilgailuak.



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR