LANDARETZAREN BIRPOPULAZIOKO PROIEKTUA

Barbadun ibaiaren eskuin ertzaren eta asfaltoak kargatzeko ingurunearenaren Landare Birpopulazioko Proiektua dagoeneko egi bihurtu da bost urtez lan egin eta haren jarraipena egin ondoren. 2007aren bukaeran, Petronorrek Euskal Herriko Unibertsitatearen Landare Biologia eta Ekologia departamentuak aurkeztutako proiektuari esleitu zion proiektua, Javier Loidi (Botanikako Katedraduna) eta Amador Prieto (Biologoa eta Urdaibai Fundazioaren kidea) buruan.

Burutzeko beharrezkoak ziren baimenak izan zituen hasiera-hasieratik, eta baita erakundeen laguntza guztiak ere, eta 2009ko urtarrilaz geroztik garatu zen, ekimena aurrera ateratzeko eguraldi eta landaren bizi-zikloko baldintza onenak erabili ziren.

Landare Birpopulazioa

BIRPOPULAZIO SENDOA

 
Petronorren ekintzen multzoak 500 zuhaitz inguru (astigarrak, lizarrak, hostazuriak, zurbeltzak, 3,5 eta 7 m bitartekoak) eta 800 zuhaixka (erramuak, zuhandorrak, elorriak, basaerramuak eta hurrondoak, 1,5 eta 6 m altura bitartekoak) Barbadun ibaiaren eskuin ertzean landatzea eragin du. Gainera, 30 zuhaitz (astigarrak eta lizarrak, 3,5 eta 7 m alturakoak) asfaltoak kargatzeko lekuaren aurreko lautadan eta baita 700 zuhaixka ere (garangorriak, zume beltzak, 0,60 eta 1,5 altuera bitartekoak) Findegia inguratzen duen hesiaren eta bidegorriaren artean, eta baita 3 hozteko dorrearen eta “Mihia”-ren bukaeraren artean. Aldi berean, eta modu osagarrian, Muskizeko Udalaren laguntzak 12.000 m2-ko azalera batean ekintza berriak burutzea ahalbidetu du. Hartan, 4.000 aletik gora landatu dira, eta ibarbasoa sortu zen horrela.

BERTAKO ESPEZIEAK BAKARRIK

 
Leku hau birpopulatzeko bertako ekosistemaren berariazko espezieak erabili dira, besteak beste, Alnus Glutinosa, Fraxinus Excelsior, Salix Atricinerea, Sambunus Nigra, Cornus Sanguínea eta Corylus Avellana. Bitxikeria gisa, horietako asko berez hazi dira ingurune honetan. Horrez gain, basozaintzaren inguruko europar kezka gero eta handiagoak izan dira kontuan, basoen aniztasun genetikoari eustea, esaterako. Ildo berean, Europa mailan interesa duen natura gune bat denez, ZEC sailkapenarekin (Kontserbazio Bereziko Gunea), uneoro erabili da birpopulatzeko eremuari dagokion material genetikoa edo, gutxienez, ingurunearen antzerakoena. Kasu honetan, erabili diren landareen haziak Euskal Autonomia Erkidegoan eta inguruko probintzietan bildu ziren. Gainera, landareekin birpopulatzeko proiektua bat dator Eusko Jaurlaritzaren Ingurumeneko Politikarekin, zeinak bertako landareen hedapena sustatzen duen, garangorria, hurrondoa, basaerramua edo erramua, besteak beste.
plantacion-arboles Bizkaiko landare birpopulazioko proiektuaren hasiera


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR