EL POBAL BURDINOLA

Muskizko erdigunetik hiru kilometro eskasera dago El Pobal burdinola, Bizkaiko industria-arrasto baliotsuenetako bat. Artisau-multzo zahar horretan bihurtzen zuten burdin mea metal; egia esan, bertako elementu asko oso ondo zainduta daude.

Pobal_burdinola_2

Salazartarrek XVI. mendean jatorrizko burdinola eraiki zutenean hasi zen eraikin-multzo horren historia.Hurrengo urteetan, eraikina aldatu eta handitu egin zuten, ekoizpen-behar handiagoei aurre egiteko. XVIII. mendean izan zuen burdinolak goren unea. Garai horretakoak dira aldaketarik garrantzitsuenak, eta oraindik ere horietako asko nabarmendu daitezke; orduan egin zituzten presa, ubidea eta tunel hidraulikoa, besteak beste.

Gaur egun, multzo historiko garrantzitsu gisa irauten du; Barbadun ibaiak mugatzen duen agertoki berde batean burdin meatik metala nola sortzen zen ikustea ahalbidetzen digu, eta burdinolako mendetako jalkin gorrixkak ere ikus daitezke oraindik La Arenako hondartzan.

pobal-burdinola-2

BISITAK

 

Bisitariak XVI. mendeko dorretxea eta burdinola ikus ditzakete, baita errota eta ikuiluak ere. Presa, ubidea, presa-aurrekoa, tunela eta zubi erromanikoaz osatutako egitura hidrauliko landuaz ere gozatu dezakete.

www.elpobal.com


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR